|
- “In situ” laguntza
Larraiozen laguntza teknikorako zerbitzua eskarmentu handiko profesionalez dago osatuta. Profesional horiek ondo ezagutzen dituzte produktu guztiak, haien aplikazio guztietan gainera. Halaber, Larraioz enpresak beharrezko baliabide tekniko guztiak ditu eskura arazoen diagnostiko eraginkorra egiteko eta, kasu bakoitzean, soluziorik egokiena bilatzeko.
- Konponketak Larraioz enpresako instalazioetan
Diagnostiko eta konponketa eraginkorrenak Larraiozek Getarian dituen instalazio nagusietan egiten dira; bertan, tresnarik espezializatuenak eta ordezko piezen biltegi handia dugu, ekipamenduak eta sistemak ahalik eta azkarren konpondu ahal izateko. Enpresak “Re-Work” sistemak ere baditu (kontrolatutako estatikadunak) SMD teknologiadun ekipamenduak konpontzeko. Horrez gain, kaltetutako zirkuituak garbitzeko eta tratatzeko baliabide esklusiboak ere baditu, baita pantaila lauak konpontzeko, ukipen-pantailak ordezkatzeko eta abarrerako muntaia babestuko eremu bat ere.
Ekipamendu/marka hauek konpontzen dira:
- B&R, Bernecker and Rainer
- HELPRO
- ELAP
- DYNAPATH Delta 10, 20, 30, 40, 50,60 M/T – Autocon
Edozein galdera edo eskaera egiteko, idatzi helbide honetara: sat@larraioz.com
|
|
 |