- Makinen eta prozesuen automatizazio adimenduna
- Ardatzen kontrola, “Motion Control” eta CNC
- PCC, PLC eta PC motako aplikazioak
- HMI, erabiltzaileentzako interfaze lagunkoiak
- Komunikazioak, eremu-busak eta denbora errealeko sareak
- Informatika industrialerako aplikazioak
- Aholkularitza eta prestakuntza automatizazio-arloan
- Kontrol eta ikuskapen-unitateetarako hardwareen/softwareen garapena - “Embedded Solutions”
Larraioz Electrónica Industrial enpresa esperientziaren eta espiritu berritzailearen arteko uztarketaren emaitza da. Enpresa horren atzean industriaren aldeko 20 urte baino gehiagoko lan gogorra dago eta, urte horietan guztietan, etengabeko ikerlanak bultzatu izan ditu produktu eta merkatu berriak sortzeko eta, beharrezkoa izan denean, automatizazio-lanik konplexuenak modu eraginkorrean egiteko berezko irtenbideak garatzeko.
“Makinetarako eta prozesuetarako automatizazio-soluzioak”
“Soluzio” diogunean, oso-osorik adierazi nahi dugu hitzaren esanahia: prestazio eta kalitate handiko produktua, hari buruzko ezagutza zabala, logistika azkarra eta stock iraunkorra, prezio lehiakorrak eta automatizazio-beharrik konplexuenei ere erantzuteko gai den giza kapital izugarria.
“Ezinezkoa ere zailtasun-maila bat da”
Besteek amore ematen dutenean, Larraiozen distira are eta indartsuago bilakatzen da. Parametro guztiak –kostua barne– kontuan hartzen dira kasu bakoitzean, soluziorik egokiena eskaintzeko; izan ere, Larraioz oso hurbil bait dago bere bezeroengandik eta haien beharretatik.
“Gure bezeroak: gure bermerik onena”
Larraioz ospe eta izen handiko enpresa da, eta berrikuntza eta jarraipena dira haren zutabe nagusiak: etenik gabe jarraitzen du bere “automatizazio-soluzio” guztiak garatzen, baita hasiera-hasierakoak ere –duela 20 urte baino gehiago sortuak, eta “ofizialki” katalogoz kanpo daudenak –. Larraiozek beti du jarraipen-soluzio bat. Agian horregatik, hasiera-hasieratik bezero izan direnak ere bezero izaten jarraitzen dute gaur egun.
|
|
 |