CAST. EUSK. ENG.
LARRAIOZ - Electrónica Industrial
EMBEDDED SYSTEMS, MOTION CONTROL, CNC, INDUSTRIAL PC, PLC, HMI, PROCESS CONTROL
KONPAINIA
ZERBITZUAK
PARTNERRAK
DOWNLOADS
BERRIAK
KONTAKTUA
INGENIARITZA SOLUZIOAK
PRODUKTUAK
SAT
PRESTAKUNTZA IKASTAROAK
Imagen en reemplazo de flash
 
 
Ingeniaritza soluzioak
 

Aginte- eta kontrol-sistemak gero eta sofistikatuagoak eta konplexuagoak dira. Hori dela-eta, makineria-fabrikatzaileentzat gero eta zailagoa da ekipamendu tekniko kualifikatua etengabe eguneratzea, automatikaren azken aurrerapenei jarraiki; hala denean ere, errentagarritasuna zalantzan jartzeko modukoa da.

Gure bezeroetako askok –makina-fabrikatzaileak, ingeniaritzak edo azken erabiltzaileak– uste osoa jartzen dute Larraiozen proiektuan; izan ere, gure enpresak aplikazioaren fase guzti-guztiak hartzen ditu, hasierako aholkularitzatik salmenta ondorengo zerbitzu teknikoraino.

Larraiozen ondo baino hobeto ezagutzen dugu merkatua eta haren produktuak eta, horri esker, kasu bakoitzean egokienak izan daitezkeen soluzioak aplikatzen ditugu. Halaber, beharrezkoa denean, sistema propioak ere garatzeko gai gara: hardware/software proiektua, haren industrializazioa, logistika eta abar.

Horretarako, Larraioz teknologiarik berrienez baliatzen da:

  • Sistema txertatuak.
  • Garapenak: FPGA, CPLD, DSP, X51core, PSoc, ARM9, 920, 926Ej, IA-32, ATOM….
  • Plataformak: Linux Rt, QT embedded, Windows XPe…
  • Komunikazioak: CAN, Lin, FlexRay, RT sareak….
  • HW garapenak, 6 eta 8 geruzetako mailarainoko PCBekin.
  • HMI gailuaren integrazioa, pultsateria kapazitiboaren bidez
 
 
 
©2009 LARRAIOZ ELECTRÓNICA INDUSTRIAL by 375estudio
LARRAIOZ Etxea Pk193 20800 ZARAUTZ GIPUZKOA EUSKADI Te +34 943 140 139 Fax +34 943 140 327 com@larraioz.com