CAST. EUSK. ENG.
LARRAIOZ - Electrónica Industrial
EMBEDDED SYSTEMS, MOTION CONTROL, CNC, INDUSTRIAL PC, PLC, HMI, PROCESS CONTROL
KONPAINIA
ZERBITZUAK
PARTNERRAK
DOWNLOADS
BERRIAK
KONTAKTUA
JARDUERA
FILOSOFIA
HISTORIA
KOKAPENA
SAILAK
LAN-POLTSA
Imagen en reemplazo de flash
 
 
Historia
 

Larraioz Electrónica Industrial 1988. urtean jaio zen, Makina Erremintaren arloan diharduten fabrikatzaileei elektronikaren eta sistema-programazioaren eremuan euskarri teknologikoak emateko asmoz.

Sortu zenean, Larraioz enpresa elkarlanean aritu zen MH fabrikatzaileekin logika programatuko sistemak (CNC eta PLC´s) sartzeko helburuarekin. Mikroprozesagailuetan –abiadura-kontrolak, ardatz-posizionagailuak, bistaratzaileak, etab.– oinarritutako sistema elektronikoak garatu zituen. Ordenagailuak eta soluzio informatikoak enpresa txikietan eta ertainetan sartzen lagundu zuen, fabrikazio- eta kontrol-prozesuak optimizatze aldera. Egun elektronika-sail sendoak dituzten hainbat makina-fabrikatzailek enpresa honen laguntza eta prestakuntza izan zuten hasieran.

Berrikuntza funtsezko xede izaki, Larraiozek beti egin izan du lan industria-automatizaziorako punta-puntako soluzioekin; egun oso ezagun bilakatu diren sistemak enpresa horrek aurkeztu zituen bere garaian, berezkoa duen etorkizunerako ikuspegi zorrotzaz baliatuz. Halaber, enpresa hori aspalditik izan da aitzindari kontzeptu berriak sartzen: esaterako, “Motion”, “I/O Deszentralizatuak”, “HMI” edo “Real Time” delakoa. Kalitate eta ospe ezaguneko produktuei eta haien inguruko ezagutza handiari esker, enpresa hori gai izan da beti etengabe aurrera egiteko eta automatizazio-eremu berrien buru izateko.

20 urte igaro ondoren, Larraioz espiritu gazteko enpresa da, eskarmentu eta izen handikoa merkatuan, batez ere industria-automatizaziorako soluzioen hornitzaile gisa. Horrez gain, enpresa horrek ondo ezagutzen ditu bai teknologia berriak, bai haiek aplikatzen diren sektore teknologikoak: horrenbestez, “ingeniaritza” eskaintzeko gauza da hainbat alorretako fabrikatzaileei –makina-erreminta, packaging, inprimaketak, energia, kimika, elikadura...–.

Larraiozen, I+G+B garatzeko erabiltzen da baliabideen % 60 baino gehiago eta, hala, esan genezake gaur egun enpresa hori erreferentzia garrantzitsua dela “makinen eta prozesuen automatizazioaren” alorrean; izan ere, hardware eta software teknologia berriak diseinatzeko eta haiek industriaren adar konplexuenetan ere aplikatzeko gai da.

 
 
 
©2009 LARRAIOZ ELECTRÓNICA INDUSTRIAL by 375estudio
LARRAIOZ Etxea Pk193 20800 ZARAUTZ GIPUZKOA EUSKADI Te +34 943 140 139 Fax +34 943 140 327 com@larraioz.com