|
Gure enpresak hedatu egin ditu haren sortzaile izan ginenon ametsak.
Emaitzak egunero jasotzen ditugu, bezeroek agerian uzten baitigute sarri enpresarekiko sentitzen duten errespetua eta begirunea. Gure ibilbidea da gure bermerik onena.
Enpresaren filosofiak enpresa osatzen duten kideen ikuspegia hartzen du: hots jokabide etikoa eta arduratsua, baterako helburuak adosteko gaitasuna eta langile bakoitzaren ezagutzen etengabeko birziklapena. Ezaugarri horiek guztiek nortasun- eta kidetasun-zentzua ematen diote enpresari.
Enpresa txiki, malgu, dinamiko eta ekintzaile baten aldeko apustua egin dugu, proiektu handi, berri eta ilusionagarriak bultzatzeko. Gure inguruaren eta jendearen gizarte- nahiz ekonomia-aurrerapena sustatzen duen jarduera teknologikoa da gure enpresaren xedea: garai zailetan ere baliabideen % 60 aginte- eta kontrol-sistema berriak ikertzeko eta diseinatzeko erabiltzen duen enpresaren xedea, hain zuzen.
Teknologia ingurumena babesteko erabil daiteke, baita etengabe hazten ari den biztanleriaren beharrek gure planetaren baliabide materialak eta energetikoak ez agortzeko ere.
Natura-baliabideak babesteko eta haiei etekina ateratzeko helburu hori dela-eta, Euskal Herriko txoko batean kokatu genuen gure egoitza.
Lan-eremuak eragin handia du langileen ongizatean eta produktibitatean: gai horrek gero eta kezka handiagoa eragiten du bizitza modernoan.
Egin berri diren ikerlan batzuen arabera, lantokiak eragin garrantzitsua du langileen ongizatean, baita haien inplikazio-mailan ere.
Gure bulegoetatik mendiak eta itsasoa ikus ditzakegu; hau da, paisaia zoragarria, inguratzen gaituen isiltasunean behatzeko modukoa.
Larraiozen, ez dugu motoreen edo turbinen soinurik entzuten, udaberriko haizearen eta udazkenean lurrera erortzen diren hostoen soinua baizik.
Gorputzak eta, bereziki, garunak, oxigenoa behar dute behar bezala lan egiteko. Larraiozen, kerik eta kutsadurarik gabeko airea arnasten dugu.
Goizero, errepideetako auto-ilarek eta zaratek izugarrizko estresa eragiten dute milioika langilerengan. Larraioza iristeko, mendiko bide batetik barrena joan behar da, baina bide hori enpresan bertan egunero bizi ditugun sentsazio guztien ataria baino ez da.
Hauxe da gure ekarpena iraunkortasunaren alde:
- Gure ur-begiko ura kontsumitzen dugu.
- Hondakin organikoak birziklatzen ditugu, eta konposta egiten dugu.
- Ontziak, beira eta papera bakoitza bere aldetik biltzen dugu, ahalik eta gehien birziklatze aldera.
- Hondakinetarako bateriak eta bestelako elementu elektronikoak ere gaika biltzen ditugu.
- Hondakin-urak dekantazio bidez eta in situ iragazki biologiko bidez tratatzen ditugu.
- Parkea eta espezie babestuak kontserbatzen ditugu, IKL eremu baten barruan.
- Gure kalkuluen arabera, urteko 1 tona CO 2 baino gehiago xurgatzen ditugu guk landutako laboreen bidez.
- Kontsumitzen dugun energiaren % 35 geure kabuz sortzen dugu (jarduera hori indartzen ari gara gaur egun).
Horrez gain, gure langileek partekatu egiten dute ibilgailua lanera etortzeko, ingurumenarekiko kaltea murrizte aldera.
Printzipio-adierazpen esanguratsua da gurea: natura-baliabideak neurriz eta modu arrazionalean erabiliz puntako teknologia sortzea. |